berria.info

 

Ostirala, 2017ko apirilak 14a.

 

Astelehenetik igandera jokatuko dute Euskadiko Txapelketa, Zornotzan

 

XAKEA. Hogeita bi xake jokalari ariko dira lehian astelehenetik igandera bitartean, Zornotzan (Bizkaia), Zelaieta gunean, Euskadiko Txapelketako 32. ekitaldian. Maila handia dago parte hartzaileen artean: Gabriel del Rio maisua, Mikel Huerga eta Eihartze Buiza nazioarteko maisuak eta Sergio Trigo FIDE maisua, besteak beste. Santiago Gonzalez de la Torre, azken lau ekitaldietako txapelduna ez da ariko.

 

http://www.berria.eus/paperekoa/5301901/018/005/2017-04-14/astelehenetik_igandera_jokatuko_dute_euskadiko_txapelketa_zornotzan.htm